Sin título 1

Classified in Chimie

Written at on basque with a size of 3,31 KB.

ERRADIO ATOMIKOA: elkarrekin lotuta dauden bi atomo berdinen nukleoen arteko distantziaren erdia. 1.Periodoan tamaina handitzen da eskuinetik ezkerrera. Periodoan eskuinerantz mugituz nukleoak gero eta protoi gehiago ditu eta karga nuklear eraginkorra handitu egiten da, ondorioz, elektroia sendoago bereganatuz. 2.Taldean tamaina handitzen da goitik behera. Geruza kopurua areagotuz doa, baina karga nuklear eraginkorra ez. Ondorioz, erradioa handitu egiten da. Tamaina atomikoaren faktoreak: 1.Aldaketan n zenbakian→ n handitzean, elektroiek denbora gehiago pasatzen dute nukleotik urrun eta atomoek handiagoak izateko joera dute. 2. Aldaketak Z*-n→ Z* handitzean, kanpoko elektroiak nukleorantz erakartzen dira eta atomoek txikiagoak izateko joera dute.

IONIZAZIO-ENERGIA: Funtsezko egoeran dagoen X atomo edo ioi isolatu batik elektroia erauzteko behar den gutxieneko energia. Zenbat eta IE handiagoa, zailagoa elektroia erauztea. 1.Taldean IE gorantz handitzen da. Zutabe batean beherantz erradio atomikoa handitzen da eta Z* mantendu. Ondorioz, IE goitik behera gutxitu egiten da. 2.Periodo batean, ezkerretik eskuinera, karga nuklear eraginkorra handitu eta erradio atomikoa txikitu. Ondorioz, IE handitu eta zailagoa da elektroia erauztea. Ionizazio-energiaren faktoreak: 1.Aldaketak n zenbakian: n handitzean, elektroiak denbora gehiago nukleotik urrun eta elektroi bat bereganatuz gero ez du egonkortasunik lortuko, hau da ez luke energiarik askatuko. 2. Aldaketak Z*-n: Z* handitzean, kanpoko elektroiak nukleorantz erakartzen dira eta zailagoa da elektroia atomotik apartatzea. IE handitu.

AFINITATE ELEKTRONIKOA: X elementuaren atomo neutro baten elektroi bat irabazi eta X- ioi mononegatibo bihurtzen deneko prozesuan trukatzen den energia da. Afinitate elektronikoaren balioak anioia eratzeko joera deskribatzen du: zenbat eta energia gehiago askatu prozesuan, errazago eratuko da anioia.

Entradas relacionadas: